2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Idazketa/irakurketa prozesuak. (Montserrat Fons-en testua)

Ariketak

  1. Egin testuaren lehen irakurraldia:
  1. Marka itzazu ulertzen ez dituzun hitzak:

  1. Gaiaz zerbait ezagutzen baduzu labur idatzi.
Itziar: Irakurtzea eta idaztea ezinbestekoa da gure gizartean; izan ere jendearen arteko komunikazioa errazten duten elementuak direlako. Prozesu hau oso konplexua da eta gure bizitza osoan zehar garatzen joaten gara, hiztegi berria edo estruktura berriak gehituz.
Gure umeak prozesu hau aurrera eramateko ezinbestekoa izango dute haien egunerokotasuneko ezaugarriekin edo egoerekin erlazionatzea.

Gorka: Euskararen kasuan konplkatuagoa da ahozkotik idatzira pasatzea, batik bat euskalkitik euskara batura igarotzea zaila egiten delako. Baina, eskoletan ez da etxeko euskara errotik desagerrarazi behar, hala bada eragin negatiboa izango bailuke umearen auto-estimazioan, berea dena gutxietsia sentitzen duelako. Egia da LHko 1. zikloan batua irakasten hasi behar da, baina beti ere hurbileko euskara errespetatuz.

Uxue: Irakurketa eta idazketa umeen ikasketa prozesuako atal oso garrantzitsua da,ondo egiten bada umeak irakurketaz eta idazketaz disfrutatuko du. Pedagogo batek esan zuen batzutan gehiegi eskatzen diegula umeei,hauen azalean jarri behar garela, ezer ez jakitetik mundu berri batera bultzatzen ditugula. Sei urtereekin umeak idazteko eta irakurtzeko gogorik ez badu edo motibatua ez badago porrota ekar dezake, baina itxargo bagenu ziurrenik umeak zortzi urteak betetzean bere ingurua ezagutu nahian irakurtzeko eskatuko liguke.

Itxaso: irakurketa eta idazketa funtsezko elementu dira, edonoren bizitzan, eta horregatik garrantzitsua da ikasketa hau ondo finkatzea, izan ere oinarrizkoa da. Arrazoi hori abiapuntu hartuz, garrantzitsu ikusten dut umei zertarako ikasten duten azaltzea, nolabaiteko nahia sortu behar zaie, haiek hau garatzeko grina eraginez.

Leire: irakurtzen eta idazten jakitea ezinbestekoa da gure gizartean eta eguneroko bizitzan. Txikiak garenetik irakasten dizkigute horrelako gaitasunak baina esan behar da, prozesu oso luzea eta konplexua dela eta beraz, bizitza osoan zehar garatzen ditugula gaitasun horiek. Gaitasun hauek lortzeko umeak motibatu eta lagundu behar ditugu bestela ez dute inoiz ondo ikasiko eta ez dute disfrutatuko horiek sortzen dituzten abantailetaz.

  1. Bigarren irakurraldia:
  1. Indentifika itzazu artikuluaren zatiak izena jarriz:
  1. Gizartearen garrantzia irakurtze eta idazketa prozesuan.
  2. Ikaskuntzarako laguntza.
  3. Irakurketa ozena.
  4. Idazketa bateratua.
  5. Idazketa eta mintzamenaren arteko erlazioa.
  6. Ikaskuntza prozesua estimulatu.
  7. Denboraren garrantzia.
  8. Ondo egindakoa baloratu.
  9. Inguruneko materialaz baliatu.
  10. Irakurtzeari eta idazteari buruz hitz egin.

  1. Paragrafo bakoitzean ideiak azpimarratu:
1.1- Irakurketa eta idazmena gizartearekin lotura estua dute.
1.2- Egunerokotasuneko egoeretan oinarritutako irakurketa eta idazketa sustatzea.
1.3- Jolas sinbolikoak aukera eskaintzen dute irakurketa eta idazketa lantzeko.
2.1- Idatzizko testuak deskodifikatzea prozesu konplexua da, eta bere baitan beste prozesu desberdinak kontuan hartzen dira.
2.2- Laguntza eskaintzea ikasterako orduan.
3.1- Umeak, besteek irakurtzen dizkieten testuak entzutean, irakurketa garatzen hasten dira.
3.2- Baliogarria da irakurtzen dutena marrazkiekin erlazionatzea.
3.3- Ozen irakurtzea irakurketan murgiltzen hasteko modu egokia da.
4.1- Idazten dakien batekin idaztea oso onuragarria da umearen ikaskuntzarako.
4.2- Irakasleak ez dio umeari nola idazten du esan behar, batera idaztea proposatu behar dio eta laguntza eskaini.
4.3- Egiten denari buruz hausnartu, prozesuaren eta produktuaren kontzientzia izateko.
5.1- Mintzamena garatzen den heinean, posible da irakurketarekin hastea.
5.2- Ahozkoa eta idazketa hasieratik erlazionatuta daudela jakitea.
5.3- Ahozko lengoaiaren eta idatzizko lengoaiaren artean ezberdintasunak daudela jakitea, nahiz eta lotuta dauden.
5.4- Komunean dituzten ezaugarriei buruz hausnartzea.
6.1- Ikaskuntzarako autonomia sustatzeko ezinbestekoa da umea estimulatzea.
6.2- Helduek irakurtzeko eta idazteko aukera eskaini behar diete beti umeei.
6.3- Ikaskuntza prozesuan inplikatzea, ikertzea, galderak egitea etab. garrantzitsua da.
7.1- Denbora behar da irakurtzen eta idazten ikasteko, eta 4 eta 7 urte bitartean garatzen da.
7.2- Ikaskuntza prozesua ez da inoiz amaitzen, elementu ezberdinek elkarreragiten  baitute bizitza osoan.
7.3- Umeei denbora eman behar zaie irakurketa eta idazketa lantzeko, helduek prozesu hori aputu gabe.
8.1- Ondo egindakoa baloratu behar da eta zergaitik zehaztu.
8.2- Positiboki baloratzean, umeak autokontzeptua garatzen du, seguritate afektiboa sortzen da eta bere ikaskuntzaren kontzientzia hartzen du.
9.1- Irakurtzen ikasteko materialik onenak umeen ingurune hurbilean daudenak dira.
9.2- Letren eta soinuen arteko erlazioa ezagutzea.
9.3- Umeak irakurketa eta idazketa prozesuan murgiltzeko honako pausoak eman behar dira:
  • Eguneroko bizitzan gertatzen diren egoerei aurre egitea.
  • Informazioa tratatzea eta pentsamendua garatzea.
  • Testuen balore estetiko eta literarioa balioestea.
10.1- Irakurketaren eta idazketari buruz hitz egitea ezinbestekoa da ikaskuntza prozesuari laguntzeko.
10.2- Irakurketa eta idazketa kooperatiboa sustatzen duten egoerak sortzea garrantzitsua da, egitekoa errazten dutelako.
10.3- Egunerokotasuneko elkarrizketa formal zein informaletan liburuei, letrei, hitzei, berriei… buruz hitz egitea garrantzitsua da.
          
C.Hitz gakoak
Umea, irakurketa, idazketa, ikaskuntza-prozesua, egunerokotasun egoerak, estimulazioa, hausnarketa, irakuketa ozena, inguruko materiala, elkarrizketa gai, denbora, laguntza, jolas sinbolikoa, ezagutzak, irakurleen komunitatea, experientziatik ikasi, autonomia, eboluzioa, denbora,

D.Laburpena
Gure gizartean, egunerokotasun egoeretan, irakurketa eta idazketa garatzea, sustatzea eta praktikatzea ezinbesteko jarduera da. Irakurketa eta idazketa prozesua konplexu hau umeak garenean ematen da batik bat, 4 eta 7 urte bitartean hain zuzen. Gaitasun horiek lortzeko hainbat faktorek dute eragina.
Batetik, irakasleok umeak ondo idatzitakoa baloratu behar dugu. Irakaslearen rola garrantzitsua da, laguntza zein estimulazioa eskaini behar dio. Bestetik, aintzakotzak hartu behar dugu idazten ikasteak bere denbora eskatzen duela, eta horretarako erraztasunak eskaini behar direla. Adibidez, egunerokotasunean dauden materialez baliatu gaitezke, produktuen etiketa irakurtzen etab. Ikasgela barruan, aldiz, kideen arteko harremanen bidez irakurtzea atseginagoa izango da, eta besteengandik ikas dezakete, hau da, kooperatiboki lan egingo dute.
Bukatzeko, argi dago irakurketa eta idazketa komunikatzeko ezinbestekoak diren baliabideak direla. Izan ere, Informazioa ulertzeko eta ekoizteko gaitasunak berebizikoak dira.

  1. Zer galdetuko zenioke lehengo zikloko irakasle bati,hoonen inguruan?

  1. Nola bideratuko zenuke lehengo mailako lehengo klasea?
  2. Zer nolako estrategia erabiliko zenuke hitzak deskodifikatzeko?
  3. Uste duzu ahozko irakurmena garrantzitsua dela ume baten idazketa prozesua hobetzeko?
  4. Erabiltzen dituzu eguneroko baliabideak irakurketa hobetzeko?
  5. Uste duzu Finlandiako metodoa egokia dela?
  6. Uste duzu garrantzitsua dela etxean irakurtzea lehengo maila baino lehen?
  7. Nolako trataera ematen da ahozko eta idatzizkoen artean euskalkiak kontuan hartuta?
  8. Zeri emango zenioke lehentasuna ahozko adierazpenari edo idatzizkoari?
  9. Uste duzu eskolako denbora nahikoa dela irakurketa lantzeko?
  10. Nola lortu oreka baloratzeko orduan umea motibatzeko?