2014(e)ko irailaren 27(a), larunbata
Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua
Euskal eredu elebidunak, murgilketa
eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua:
kontzeptuen berrikusketa
Ikaste-eredu elebiduna
Euskara ez zen eskolako hizkuntza "arrunta" ikastolak sortu arte.
Irizpide nagusia euskaraz egitea zen. Etxetik euskaldunak zirenak erdaldunekin
nahastean euskara galtzen zen ustea zabaldu zen, eta horregatik eredu
desberdinak sortu ziren.
Ereduen ebaluaketa
Zertarako? Ereduen arteko maila ezberdinak ebaluatzeko eta hauen zergatia
ezagutzeko kuantitatiboa eta besterik? Emaitzen datu kuantitatiboa
garrantzitsuenez gain, azterketa zorrotza eta sakona egin behar da datu horiek
baieztatzeko, hau da, irakaskuntza modu horiek zenbaterainoko eragina duten.
Izan ere, bitarteko didaktikoak (metodologia eta baliabideak) ez dira berdinak,
hizkuntza objektuak ez dira berdin irakasten etab...
Murgiltze programa eredua
Haurrak txikitatik erabiltzen ez duten hizkuntza barneratzea da. Beste ikasgai batzuen bidez
hizkuntzak ikastea. Haurrak txikitatik erabiltzen ez duten hizkuntza barneratzen
dute, hau da, haien giroan inkontzienteki ikasten dutenean. Beste moduan
esanda, haurrek bigarren hezkuntza hori ikasgai baten bidez ikasten dutela.
Hizkuntzen irakaskuntza bateratua
Hizkuntza guztiak modu bateratu batean lantzea da. Nola desberdindu:
irakaskuntza proposamen mailan,
hizkuntzak irakasterakoan gelan erabili beharreko terminologian,
irakasleek prestatutako jardueretan,
Helburua: ikasleengan eleaniztasunaren garapena sustatzea.
Hizkuntzetan testu genero ezberdinetako adierazpen trebetasunak idatzizkoak
eta ahozkoak landu.
Vygotskiren ekarpena
Vygotskiren ekarpena
- Eremu hurbileko garapena
Ikasleak bere kabuz zerbait ikasi dezake
Ikasleari esker, bere kabuz ikasi dezakeen hori gainditzen da.
Hezkuntza jarduerak duen garrantzia balioesteko balio du.
- Adimena
Ikasleak bere inguruan duenarekin ikasten du, inguruan dituen tresnak
erabili. hizkuntza horietako bat da, arreta, memoria, kontzentrazioa garatzen
duelako. hizkuntza horren bitartez ere, heziketa kontzeptuala garatzen du,
pentsaera abstraktu bat garatzera heldu arte. adibidez, zoriontasuna, beldurra
eta horrelako termino abstraktuak ulertzeko eta adierazteko gaitasuna.
Testu-generoak
Testu-generoak
Hizkuntzen erabiltzeko moduak edo moldeak.
Eskola hizkuntzan baliagarriak oharrak laburpenak ahozko azalpenak,
eskolaz kanpo publikoan parte hartzerakoan: debateak, elkarrizketa,...
testu hauek erabiltzeko era egokiena sekuentzia didaktikoak dira.
testu generoen helburua: testu bakoitza zein egoera komunikatiboan
erabiltzen den jakitea. Hau abiatzen da ikasleen trebetasunetik zailtasunetara.
Hizkuntzen irakaskuntza integratua
Hizkuntzen irakaskuntza integratua
zertan datza:
Kasu bakoitzean zer irakatsi behar den ezagutu eta horren arabera erabakiak
hartzea esan nahi du. Horretan kontuan izan beharko dugu, hizkuntzaren arabera,
ikasleek zein beharrizan dituzten, eta horren arabera eduki batzuk hizkuntz
batean edo bestean emango ditugun ala ez erabakitzea.
Helburua:
Hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizan jakin batzuei aurre egiteko adinako
gaitasunak lortzea da eta ez ikasi behar den hizkuntza bakoitzean elebakarrek
dituzten trebetasunak garatzea.
Ikasleengan eleaniztasuna finkatzeko helburua hizkuntzaren erabileran
oinarritu behar da. Argi identifikatuz hizkuntzaren zein gaitasun diren
bateragarriak (batean ikasi ezkero besterako ere ikasiak leudeke- enak).
Zeregina:
Irakaskuntzarako baliabideak sortzea (sekuentziak eta haiek erabiliko
dituzten irakasle prestatuak), haien praktika aztertzea, eta baita ikasgelan
gertatzen dena behatzea ere. Aurrez sortutako esku hartze programek ikasgelan
nola funtzionatzen duten behatzea.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)